Bergara barrutiko epaitegian, epaile bat gutxiago

Ubane Madera 2013ko otsailaren 18a

Bergarako epaitegian lehen auzialdiko eta instrukzioko lau epaitegi daude; bada, laugarren epaitegian epaile ordezko moduan jarduten zuen Marta Valle kargutik kendu egin dute. Horren ondorioz eta Bergarako epaitegiko iturriek emandako informazioaren arabera, gaur egun Bergarako epaitegian dauden hiru epaileak txandatzen ari dira, kargutik kendu duten epailearen lana bete ahal izateko. 

Espainiako gobernuak Botere Judizialaren Lege Organikoan egindako erreformaren ondorioa da Bergaran gauzatu den epaile gutxitze hori.

Onespenaren zain

Orain, esandako moduan, behin-behineko konponbidea eman diote egoerari. Edozelan ere, Bergarako epaileek batzordea egin zuten joan den egubakoitzean, behin betiko konponbidea aurkitze aldera. Eta erabakitakoa Euskadiko Justizia Auzitegi Gorenera bidali dute, organo horrek onespena eman diezaion.  

Euskal Autonomia Erkidegoan hamar epaile kendu dituzte: launa Gipuzkoan eta Bizkaian, eta bi Araban.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak