Toki telebistetako saio berriak ikusgai izango dituzue Goiena telebistan

Amaia Txintxurreta Guridi 2013ko otsailaren 18a

Goiena telebistan bertan ekoiztutako edukiak eskaintzeaz gain, Toki telebistek ekoizten dituzten bestelako edukiak ere emititzen ditugu eta aste honetan saio berriak estreinatuko ditugu programazioan. Sagarrondotik saioa eguaztenean emitituko dugu 16:30ean eta Klaketa saioa egubakoitzean 22:50ean.

'Sagarrondotik'

Hamaika Donostia telebistak ekoiztutako saioan Astigarraga bisitatuko dugu. Roxario jatetxeko sagardotegi menu tradizionala ezagutuko dugu, sagardo etxean ere bisita egingo dugu eta bertatik abiatzen den Santio Mendiko ibilbidea ere erakutsiko dizuegu. Euskadiko sagardogileen federazioaren berri ere jasoko dugu saioan. Eguaztenean 16:29an izango da hori.

'Klaketa'

Oizmendi telebistak ekoiztuta, Lekeitioko Euskal zine eta Bideo Bilera ardatz modura hartuta, Euskal Herrian egiten diren euskarazko laburmetraiak emango ditugu saioan. Horrez gain, zine aretoetan dauden pelikulen trailer batzuk eta Hollywoodeko eszena klasikoak ere eskainiko ditugu egubakoitzean 22:50etatik aurrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak