Debagoienako anbulantzia medikalizatuak lau urte egin ditu Oñatin, baina Debagoieneko ospitale berriaren diseinua egin zutenean zerbitzu hori han integratzea aurreikusi zuten. Ospitaleko larrialdi zerbitzuaren goikaldean egin zioten lekua. Egoitza berria prestatu zieten larrialdi zebitzuei eta anbulantziari, eta administratiboki bakoitzaren zeregin eta konpetentziak argitu direnean, leku aldaketa egin da.
Otsaila hasieratik hona, bailarako anbulantzia medikalizatua eta larrialdietarako osasun pertsonal guztia Debagoieneko Ospitalean dago. Orain arte bezala, 112 SOS Deiak edo larrialdietarako zerbitzuaren menpe jarraituko du, baina Zubillagan egon ordez, Arrasaten izango da.