UDAk eta Aloñak, galdu; Bergarak, irabazi

Goiatz Arana Begiristain 2013ko otsailaren 18a

UDAk etxean galdu zuen, 0-1, Hernani liderraren aurka; merezi baino gutxiago lortu zuen Aloña Mendik Oiartzunen, 2-0; eta 0-4 irabazi zuen Bergarak Trintxerperen aurkako partidua.

UDA

Oso gogor hasi ziren bi taldeak baina azkenean 3 puntuak Hernani aldera jo zuten. UDAk aukera asko izan zituen lehenengo zatian, baina Hernanikoek geldikako jokoan arrisku handia dute eta bigarren zatiko 15. minutuan buruz egin zuten 0-1ekoa.

Aloña

2-0 galdu zuten Oñatikoek zapatuan, partidu serioa egin arren. Oiartzunek baino gol aukera gehiago egin zituzten. Hala ere, ez zuten zorterik izan eta azken 15 minututan jaso zituzten bi golak, bigarrena penaltiz.

Bergara

Sailkapeneko goiko postuengatik borrokatzen gogor jarraitzen dute Bergarakoek. Jardunaldi honetan Trintxerperen zelaian 0-4 irabazi ondoren, 6. postuan daude, hurrengo taldetik 7 puntutara. Datorren astean partidu gogorra jokatuko dute etxean Oiartzunen aurka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak