Sorosle eta larrialdi kasuetarako ikastaroak eskainiko ditu Gurutze Gorriak

Maider Arregi 2013ko otsailaren 15a

Debagoieneko Gurutze Gorriko formazio zentroak ikastaroak eskainiko ditu martxoan eta apirilean. Interesa dutenek, 619 00 35 00 telefonora deitu dezaketa, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 19:00etara; edo e-posta bidalita: altodeba@cruzroja.es. Jarraian ikastaroen gaineko xehetasunak:

Sorosle eta larrialdi kasuetarako lehen laguntza ikastaroa

Prezioa: 125 €

Datak: martxoaren 1etik 22ra .

Iraupena: 40 ordu

Egunak: egubakoitza (18:30-21:30), zapatua (9:00-13:30 / 15:00-18:30) eta domeka, hilak 10,  (9:30-13:30).

Lekua: Zubillaga (Oñati)

Beharrezkoa da: 16 urte beteta izatea ikastaroa bukatzean.

Berpizte kardiopulmonarra nola egin eta desfibriladore semiautomatikoa nola erabili ikasteko ikastaroa

Prezioa: 60 €

Iraupena: 8 ordu.

Datak: apirilak 13 eta 14 

Lekua: Zubillaga (Oñati)

Beharrezkoa da:  18 urte beteta izatea ikastaroa bukatzean eta larrialdi kasuetarako lehen laguntza titulua izatea

Ur-sorosle ikastaroa

Prezioa: 250 €

Datak:  2013 apirila eta maiatza

Iraupena:  60 ordu.

Datak: bariku arratsaldean eta zapatu goiz eta arratsaldean

Lekua: Debagoienenan (konfirmatzeko zain)

Beharrezkoa da:  16 urte beteta izatea ikastaroa bukatzean eta sorosle eta larrialdi kasuetarako lehen laguntza titulua izatea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak