Oihana Kortazar onena Andeetan

Eneko Azkarate Laspiur 2013ko otsailaren 14a

Oihana Kortazarrek irabazi du hiru egunetan korritu duten Cruce de los Andes lasterketa. Hiru eguneko etapen ostean, domekan amaitu zuten Cruce de los Andes lasterketa, eta Oihana Kortazarrek besoak altxa zituen helmugan, podiumean Emma Roca eta Anna Frost atzean utzita. Aurten Elgetakoaren asmoetako bat dira Skyrunner World Series barruko Sky Race lasterketak, eta dagoeneko lortu du denboraldiko lehen garaipena.

Cruce de los Andes 100 kilometroko lasterketa da. Hiru egunez korritzen da, Andeetan barrena, Argentina eta Txile artean. Otsailaren 7tik, eguenetik, 9ra bitartean jokatu da. Lasterkaldian, hiru tontor egin behar izan dituzte, hiruak ere sumendiak: Villarica (Txile), Quetrupillan (Txile) eta Lanin (Argentina). Ia 700 parte hartzaile izan dira, banaka, eta horien artean, onena, nesketan, Oihana Kortazar elgetarra.

Gizonezkoetan, Max King estatubatuarrak irabazi du eta Iker Karrera amezketarra izan da hirugarren. Kortazar, dagoeneko, etxean da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak