"Plataformen eta, orokorrean, gizartearen presioari esker irabazitako bataila txiki bat da, badakigu borroka ez dela hemen bukatzen, baizik eta 1907ko hipoteka-lege zaharkitua aldatzeko eta etxebizitza duin bat izateko herritarren eskubidea errazteko bidearen hasiera dela", diote.
3.000 sinadura baino Debagoienean
Eskerrak eman dizkiete legegintzako herri ekimenaren helburuak lortzeko euren sinadura eman duten 3.000 debagoiendar baino gehiagori, eta dei egin diete plataformek deituta hiriburuetan egingo diren manifestazioetan parte hartzeko. Zapatu honetan, hilak 16, izango da horietako bat: Gipuzkoako plataformek deituta, manifestazioa egingo da Donostian, 12:00etan, Bulebarretik aterata.