Gorabeheretatik % 19,58 osasun larrialdiak izan ziren; % 19,10, bide publikoan arriskuak antzemateari; % 17,34, pertsonen istripuei lotutakoak; % 16,27, herritarren segurtasunaren ingurukoak; eta %12,48, azkenik, zirkulazio istripuen gainekoak.
Iaz, 1.300.000 dei jaso eta 164.000 gertaera bideratu zituzten Euskadiko larrialdi zerbitzuek 112 zenbakiaren bidez. Iazko datuen oso antzekoak dira horiek. Atzo, domeka, 112 Larrialdietarako Telefonoaren Nazioarteko Eguna, Txurdinagako Larrialdiak Koordinatzeko Zentroan jakinarazi zituzten datuok Segurtasun sailburuorde Jose Zubiagak eta Larrialdi eta Meteorologiako zuzendari Pedro Anituak.
Gorabeheretatik % 19,58 osasun larrialdiak izan ziren; % 19,10, bide publikoan arriskuak antzemateari; % 17,34, pertsonen istripuei lotutakoak; % 16,27, herritarren segurtasunaren ingurukoak; eta %12,48, azkenik, zirkulazio istripuen gainekoak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.