Nagusitasunez irabazi zituzten Bergarakoek hiru partiduak

Goiatz Arana Begiristain 2013ko otsailaren 11

Lau partidu ziren jokatzekoak Bergarako pilotariak zapatu arratsaldean, Antzuolako pilotalekuan, baina bat bertan behera geratu zen. Hala, azkenean, Etxabarri eta Etxaniz 2. urteko alebinek Goierri 1-en kontra jokatu zuten, eta 16-8 irabazi; Gallastegi eta Haritz Rezusta senior mailakoek, Igeldoren kontra, eta 22-5 irabazi; eta Euskal Ligako eskuz banakako partidua, Tolosako Aurrera Saiaz klubaren kontra, Beñat Rezustak 22-4 irabazi zuen. 

Reyes Azkoitiak esan digunez, hiru partiduetan ere bergararrek dominatu zuten. Hala, Etxabarri eta Etxaniz ondo konplementatu ziren elkarrekin;  seniorrak 4-2 galtzen hasi ginen, baina "hortik aurrera atzean eta aurrean nagusi" izan ziren; eta "Beñat Rezustari buruz burukoan kontra egitea oso zaila da, jotzen diferentzia handia ateratzen dielako aurkariei". 

Martitzenean, lau t'erdiko banakakoak jokatuko dira 19:30ean: Ander Muguruza Sanchoren aurka, eta Arrieta, Ansoategiren aurka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak