UDArentzako Agorrosingo hiru puntuak

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2013ko otsailaren 9a

Aretxabaletarren aldeko 1-2ko emaitzarekin amaitu da, eguraldiak eta zelaiaren egoera traketsak bete-betean eragin duen Agorrosinen jokatutako Bergara eta UDAren arteko derbia. Neurketa amaituta, talde bietako ordezkariek 1-2koa, emaitza justutzat baloratu dute.

Partiduaren hasieran Aretxabaletak gol aukera batzuk izan dituen arren, bergararrek egin dute 17. minutuan lehenengoa. Lehenengo zatiko luzapenean berdindu dute aretxabaletarrek gero; eta berdinketaren apurketa, berriz, bigarren zatiko 20.minutuan egin du UDAk eta gertu-gertu izan du hirugarrena ere.

Giroa harmailetan

Giro hotz eta bustia, eta Aratuste-zapatua bazen ere, derbi bat derbi bat dela erakutsi dute Agorrosinera hurbildutako zaleek; horietako asko harmailetan mozorrotuta jokalariak animatzen. Jokoan ziren bi taldeetako jarraitzaileez gainera, ibarreko beste herrietako zaleak ere baziren. Joko ikusgarria izan ez den arren, kalitateko jokaldiak ikusteko aukera ere izan dugu, ia belarra besteko lokatza zegoen zelaian.

Asteleheneko Goiena Paperean izango duzue Bergarako derbiaren kronika zabala, besteak beste, protagonisten iritziekin osatutakoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak