Zaintza aringarrien zerbitzua Debagoieneko Ospitalean

Amaia Txintxurreta Guridi 2013ko otsailaren 7a

Zaintza aringarriak gaixotasun larriak edo sendaezinak dituzten gaixoei zuzendutako zerbitzua da eta helburua da haien bizi kalitatea hobetzea. Debagoieneko Ospitaleak dagoeneko eskaintzen du zerbitzu hori. Eta gai hori hartuta, Osasun Ikasgelak antolatu zituen Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuak. Osasun Ikasgelak hitzaldi moduko batzuk dira eta hizlari bezala bi mediku izan ziren; David Avellanal, Debagoieneko Ospitaleko Barne Medikuntzako sendagilea eta Jesús Millas, Oñatiko Osasun Zentroko familia medikua. Biak dira baita ere erreferente zaintza aringarrietan eta eurekin hitz egin dugu gai honi buruz ospitalean bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak