Martxoaren 8ko kartel lehiaketa abian da

Maider Arregi 2013ko otsailaren 7a

Bideberri Mankomunitateak, Martxoaren 8ko kartel lehiaketa abian jarri du Antzuolan, Elgetan eta Leintz Gatzagan. Kartelak aurkezteko epea 2013ko martxoaren 1era artekoa da; hiru herrietako udaletxeetan. Jarraian parte hartzeko oinarriak:

Nork hartu dezake parte: Antzuola, Elgeta zein Leintz Gatzagan jaiotakoek edo bertan bizi direnek.

Sariak: Lehenak, 300 €; bigarrenak, 150 €; eta irabazlea aukeratzeko bozketan parte hartzen dutenen artean 50€ zozketatuko dira bertako denda eta jatetxeetan gastatzeko.

Aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa egingo da martxoaren 8an, Antzuolan, Elgetan eta Leintz-Gatzagan. Erakusketan hiru herrietako biztanleek botua emango dute irabazleak aukeratzeko.

Oinarriak

Kartel lehiaketaren oinarriak honakoak dira:

1.- Lehiaketa honetan Bideberri Mankomunitateko herrietan (Antzuola, Elgeta edo Leintz Gatzagan) jaiotako edo bertan bizi den edozein pertsonak har dezake parte.

2.- Kartelen neurria, gehienez, 50X70 zentimetrokoa izango da.

3.- Kartela formato digitalean ere aurkeztuko da.

4.- Teknika librea izango da.

5.- Kartelek, derrigorrez, testu bat izan beharko dute euskaraz (librea), eta diseinuari ematen zaion garrantzia bera emango zaio irabazlea nor den erabakitzeko. Norberak erabakitzen duen testuaz gain honako errotulua izan beharko du: “Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2014” eta Bideberriko logotipoa sartzeko lekua.

6.- Irabazleak 300 euroko saria jasoko du eta bigarrenak 150 euroko saria. Irabazlea aukeratzeko bozketan parte hartuko dutenen arten 50€ zozketatuko dira.

7.- Aurkeztutako kartel guztiekin Antzuolan, Elgetan eta Leintz-Gatzagan erakusketa bat egingo da martxoaren 8an.

8.- Egilearen nortasuna azaldu gabe eta atzealdean lema bat duela aurkeztu behar dira kartelak. Horrekin batera, sobre itxi batean lema bera eta egilearen datuak adieraziko dira.

9.- Kartelak 2013ko martxoaren 1eko 13:00ak baino lehen aurkeztu behar dira hiru herrietako udaletxeren batean.

10.- Kartel lehiaketaren irabazleak hiru herrietako biztanleen botoen bitartez aukeratuko dira martxoaren 8ko erakusketetan egingo den bozketaren bitartez. Irabazlea aukeratzeko bozketan parte hartu duten pertsonen arteko bozketa Bideberriko langileek egingo dute.

11.- Saritu gabe gertatu diren lanak erakusketaren azkenengo egunetik hasi eta hamabost eguneko epean jaso ahal izango dira. Epea amaitu ondoren egileek lanak jaso ez badituzte, aintzakotzat hartzen ez dituztela pentsatuko da eta Mankomunitateak horietaz libreki baliatu ahal izango du, erreklamazio edo indemnizazio eskubiderik onartuko ez delarik.

12.- Saritzen den lana Mankomunitatearen esku geldituko da eta kaleratzeko eskubidea izango du.

13.- Bideberri Mankomunitateak kartela argitaratzeko, erakusketa egiteko edo egokitzat jotzen duen erabilera egiteko eskumen osoa izango du.

14.- Bozketak aldaezinak izango dira.

15.- Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea suposatzen du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak