Euskaltemek, bestalde, iragarri du eguraldiak zertxobait hobera egingo duela egunak aurrera egin ahala. Goiz partean, oraindik, zaparrada mardulak izango dira han-hemenka, eta 500 metrotik gora elurra egingo du. Arratsalde partean, ostera, elur kota 600-700 metrotan geratuko da. Gaur, termometroa ez da 5-10 gradutik pasako.