Hain zuzen, bazkide kooperatibistek ekarpenen itzulketa (erretorno) gisa jasotako diru kopuruen fiskaltasuna aldatu egiten du arau horrek. Aldaketa handiena hau da: baja hartzen duten kooperatibistek –gehienen kasuan, erretiroa hartzen dutenean– errenta aitorpenean aitortu egin beharko dituzte aurrerantzean kapitalaren itzulpen horiek.
Eskuz aldatzen direnean ere
Foru aginduak esaten duenez, itzulkin kooperatibo kapitalizatuak sortu baino beranduago tributatzen dira, harik eta ekarpen sozialak eskuz aldatu edo bazkideari itzuli arte. Momentu horretan, ondare-bariazio moduan tributatuko dute aurrerantzean.
Gainera, bazkideak baja hartu baina ez-aktibo gisa alta hartzen badu, ulertuko da bazkide langile gisa dagokion partaidetza eskuz aldatu dela, eta irabazia edo galera momentu horretan likidatuko da.
Irakurri foru agindu osoa hemen.