Bi helbururekin sortu zen 2012an Euspot lehiaketa: batetik hutsune bat bete nahi du ikus-entzunezkoen eta euskararen sorkuntzaren arloan, eta bestetik, euskararen erabilera bultzatu nahi du esparru guztietan. Hain justu ere, lehiaketan parte hartuko duten spot horiek herritarren arteko ahozko harremanetan euskararen erabilera bultzatu beharko dute.
Aurten, aldaketak ere izan dira oinarrietan eta 16 urtetik gorako neska mutikoek parte hartu ahal izango dute lehiaketan. Gainera, sari berri bat egongo da adin tarte horretako lan onenarentzat.
Lau sari
1.- Spotik onena. / 1.000 euro
2.- MUko ikasleen spotik onena. / 500 euro
3.- Publikoaren saria. / 500 euro
4.- Gazteen saria (18 urte beherakoak) / 250 euro
Lanak, apirilaren 10a baino lehen aurkeztu beharko dira www.euspot.eu webgunean eta sari banaketa ekitaldia apirilaren 16an egingo da Aretxabaletako Zaraia aretoan.