Ez da Arizmendi Ikastolako ikasleek Europako Gazte Parlamentua izeneko hitzorduan parte hartzen duten lehenengo aldia; 2012an ere aritu ziren, kasu hartan, Arrasaten izan zen hitzordua. Datorren otsailaren 23an, berriz, Bilbora joango dira Arizmendiko Almen eta Gaztelupeko sei ikaslez osatutako talde bana.
Aurreneko kanporaketa izango da Bilbokoa, EAE mailakoa.Sailkatuko balira, estatu mailako kanporaketan hartuko lukete parte, eta hirugarren fasera igaroz gero, Europa mailan jardungo lukete. Eztabaida saioak oinarri dituen lehiaketa da, eta nahiz eta Bilbon 12 lagun arituko diren, ikasgelako gainerako ikasleek ere "parlamentuko jarduera simulatuz, ahozko testu mota horretan trebatzen ari dira ingeles ikasgaitik".