Eguerdian Bergaran egin dute manifestazioa eta, bestetik, elkarretaratzeak ere egin dituzte hainbat lantoki eta ikastetxetan, Antzuolako Balzers-en edota Arrasateko Institutuan, esaterako.

Antzuolako Balzers Oerlikon lantegi aurreko elkarretaratzea.
Gaur iluntzeko 19:00etarako Arrasaten eta Bergaran deitu dituzte elkarretaratzeak.
Asteburuan ere egin dituzte. Bergaran, esaterako, manifestazioa eta ekitaldia egin zuten zapatuan.
Adierazgarria da Aitziber Plazaola preso ohiaren mezua gaur Twiterren: "Arraroa zure argazkia eramatearren kondenatu nahi dituzten lagunen epaiketan partehartzea!". Izan ere, Aitziber Plazaola da gaur Madrilera epaiketa hori jarraitzera abiatu den debagoiendarretako bat. Eta, hain justu ere, hura preso zela duela bi urteko Korrikan haren argazkiarekin antxintxika egitearren epaitzen ari dira lagun bat orain.