Puntuak inportanteak ziren bi taldeendako. UDAk goiko lekuetan jarraitzeko behar zuen garaipena, eta Aloñak erdiko postuetara salto egiteko. Lehia irabazi ostean, atzerapausoa eman dute aretxabaletarrek. Real Unionek, Hernanin eta Oiartzunek ez dute hutsik egin. "Ezin dugu huts gehiago egin, bestela...", esan zuen partidu bukaeran Kerman Azkarragak.
Urrezkoak, Aloñarendako
Bestalde, Aloñak bigarren garaipena jarraian lortu du. Seitik, sei puntu. "Konfiantza emango digute puntuek. Urrezkoak dira guretako". Horiek Aloñako kapitain Iker Olalderen hitzak.