Bergarak irabazi eta Mondrak galdu

Mireia Bikuña 2013ko otsailaren 3a

Mahoneroek 0-2 irabazi zuten Ondarroan, eta arrasatearrak puntu barik itzuli ziren Oiartzundik: 1-0.

Bergarak, goiko lekuetan jarraitzeko puntu garrantzitsuak lortu zituen. Joko ona egin barik, bi gol sartzeko gai izan zen. Erik Aranburu eta Eloy Crespo izan ziren golegileak. "Ez dugu ondo jokatu, baina taldeak erakutsitako jarrerarekin gustura nago", esan zigun Neka Galan entrenatzaileak.

Zelaiaren egoera

Mondrak kontrario indartsuaren zelaian zuen hitzordua, Oiartzunen. Bada, taldeaz gain, beste arazo bat izan zuen: futbol zelaiaren egoera. Erabat lokaztuta zegoen. Hori horrela, pase onak egin eta kontraerasoan jokatzen oso zaila izan zen. Gainera, gola, bere atean sartu zuen 80. minutuan

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak