Aurrealdeko postuetan Aretxabaletak bakarrik ez, zorionez, Real Unionek (40) ere makalaldia erakutsi zuen etxean, Berioren kontra 2-2 eginda. Bistan dago kategoria honetan hankamotz gutxi dagoela, eta edonork eman dezakeela ezustea, baita talde indartsuen aurrean ere. Hori bai, bazirudien, azken emaitzak ikusita, Hernani (43) indarra galtzen hasita zegoela, baina joan den astean Lagun Onaki 4-0 irabazita, liderrak kolpea eman du mahai gainean.
Aretxabaletaren domekako kontrario Aloña Mendik, berriz, lasaitasun postuerara egin du salto, joan den astean Aurreraren kontra arnasa hartuta (1-0). Eta arnasa hartu du, baita ere, Lutxo Iturrinoren Mondrak (21). Mojategin garaipen garrantzitsua eskuratuta, bihar hirugarren sailkatu Oiartzunen zelaira joango dira. Azkenik, Ostadarren kontra estropozu egin ostean, Bergara (32) azken sailkatu Aurreraren zelaira joango da bihar, joan den astekoa konpontzera.
Ohorezko erregionalean, asteburuko ordutegiak:
- Aurrera-Bergara
Zapatua. 15:30. Markina.
- Aretxabaleta-Aloña Mendi
Domeka. 16:30. Ibarra.
- Oiartzun-Mondra
Zapatua. 16:15. Karla Lekuona.