Fitchen BBB notari eutsi dio Euskadiko Kutxa Ipar Kutxak

Leire Kortabarria 2013ko otsailaren 1a

Fitch kalifikazio agentziak Euskadiko Kutxari ematen zion kalifikazio berbera eman dio orain, Ipar Kutxarekin bat egin eta proiektu berria hasi ondoren. Fitch agentziak hori egiten du bi erakundek bat egiten dutenean.

Euskadiko Kutxa Ipar Kutxaren esanetan, entitate berriaren "balorazio ona" egin du Fitchek, eta BBB nota ipini dio. Euskadiko Kutxa Ipar Kutxak azpimarratu du notari eutsi diola "beste finantza-erakunde batzuen kalifikazioa okertzen dabilen" momentu baten.

Fitchek Euskadiko Kutxa Ipar Kutxaren kapitalizazio maila handia, bakarkako indarra eta baliabideak sortzeko daukan gaitasuna txalotu ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak