Jardunek antolatutako euskal dantzen ikastaroan parte hartzeko izena emateko aukera dago oraindik

Arritxu Barruso 2013ko urtarrilaren 31

Euskal dantzen ikastaroa urtarrilean hasi zen arren, Jardunetik adierazi dute otsailean hasteko aukera ere badagoela. Eskolak eguaztenetan izaten dira Zabalotegi aretoan 19:30etik 21:00era eta irakasleak Abarka taldeko Juantxo Urbieta, Janire Urbieta eta Jon Arrillaga dira. Jarduneko bazkideek 15 euro ordaindu beharko dute hilero eta gainontzekoek 17 euro. Behin izena emanda ikastaro osoa egiteko konpromisoa hartzen da. Izena emateko 'jardunkultura@topagunea.com' helbidera idatzi daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak