Euskadik %5,3eko absentismo-tasa dauka

Leire Kortabarria 2013ko urtarrilaren 31

Euskal Autonomia Erkidegoak %5,3 absentismo-tasa dauka, absentismoaren gaineko I. Adecco Txostenaren arabera. Hego Euskal Herriko eta Espainiako absentismo tasak neurtu ditu Adeccok, eta Euskadirena da handiena. Nafarroak %4,5eko tasa dauka.

Absentismo tasa handienak Euskadin, Kantabrian (%4,7), Nafarroan eta Galizian (%4,5) antzeman ditu Adeccok, atzo txostenaren aurkezpenean esan zuenez. Tasa txikienak hauek dituzte: Balear Uharteek (%3,3), Extremadurak (%3,4), Andaluziak (%3,6), Madrilek (%3,7) eta Valentziako erkidegoak (%3,7).

Bilbon aurkeztu zituen emaitza horiek Javier Blascok, Adeccoren lege-aholkularitza zuzendariak, lan-erreformaren aplikazioaren inguruko jardunaldi baten.

Javier Blascok esan zuenez, hainbat adituk esaten dute absentismo gehiago dagoela gaixotasun-kobertura "eskuzabalagoa" edo "lortzeko errazagoa" den lekuetan.

Adeccoren txostenaren arabera, Espainian, batez beste, langile bakoitzak 11,6 egun galtzen ditu urtero absentismoarengatik. Aztertu dituzten herrialdeen artean hori da batezbesteko handiena, eta denborarekin "asko" handitzeko joera duela esan zuen Adeccok.

Beste muturrean, batezbesteko txikiena AEBek dute: langile eta urteko 4,9 egun. Gainera, 1970etik 2010era gutxitzen doa absentismo maila AEBetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak