Eski irteera arrakastatsua, Valdezcarayra

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko urtarrilaren 29a

Arrasateko Gaztetxokoetako eta Aretxabaleta zein Eskoriatzako Gaztelekuetako 30 neska-mutilek ederto igaro zuten aurreko zapatuan Errioxa aldean. Valdezcarayeko eski estazioraino bertaratu ziren eta eguraldia lagun izan zuten egun polita igarotzeko.

Urtarrilaren 26an abiatu ziren goizean goiz Valdezcaray ingurura Arrasate, Eskoriatza zein Aretxabaletako 30 neska-mutil Txatxilipurdiko hezitzaileekin batera, eskiatu eta egun pasa ederraz gozatzeko. Hala kontatu digute:

"Pasa den urtarrilaren 26an goizeko 6.30tan abiatu ziren Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako 30 gazte inguru Errioxako Valdezcaray eski estaziora elurretan egun polit bat pasatzeko asmoz. Eta baita pasatu ere, eguraldia lagun izan zuten eta arratsaldeko 4.30ak arte gustora asko ibili ziren eskiatzen.

Txatxilipurdiko hezitzaileen eskutik snow eta eski ikastaroak jasotzeko aukera ere izan zuten eta nahiz eta ordu gutxi batzutako ikastaroa izan ederki hartu zioten trukua tabla eta eskiei.

Urteroko irteera honek harrera polita izaten jarraitzen du eta nabari da bailarako gazteek eskiatzea gustoko dutela".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak