Bigarren partida jokatu dute jarraian etxean eta behar bada horrek, edo behar bada hala izan behar duelako puntu guztiak etxean geratu dira: "Geuk ere ez dakigu zelan izan den; galtzeko genituen partida guztiak eta azkenean guztiak irabazi", dio Aitor Alcaide taldekideak.
Sailkpeneko lehenengo postuan daude orain 9 punturekin. Hala ere, denboraldia oraindik "luzea" dela jakinarazi du Alcaidek eta partida gogorrak dituztela aurrez aurre. Datorren zapatuan, Altzagaren aurka jokatuko dute Leioan.