Proposamen berriak ekarriko dituela jaialdiak azaldu zuten atzo kideek. Sormenari eta parte-hartzeari toki handia eman nahi diote, besteak beste. Egitarau zabala izango du, eta askotariko gaiak jorratuko dituzte hainbat jardueraren bitartez. Musikak, antzerkiak, hitzaldiek, lantegiek eta eztabaidek lekua izango dute jaialdian. Auzolana, kulturgintza eta okupazioa izango dituzte mintzagai hitzaldietan, beste zenbait gairekin batera. Irrati eta bideo tailerrak, antzerki ikastaroak eta hogei kontzertu baino gehiago ere antolatu dituzte. Informazio gehiago berria.info.