Lehenengo aldia da horrelako zerbait antolatzen dutena. "Bai nagusiei eta baita gaztetxoei ere asko irakatsiko dien ekimena izango da", azaldu zuen Fernando Raso saskibaloi saileko kideak. Lehenengo taldeko, eta gazte mailako neskak elkarteko neska gaztetxoenekin harremanetan jartzea erabaki zuten. Modu horretan, saskibaloiak hastapenetan eskatzen dituen eginbeharrak eta esfortzuak izan zituzten berbagai. "Gainera, nagusiek izan ditzaketen ezagutza teknikoak ere baliagarriak izango dira gaztetxoenei erakusteko", azaldu zuen Rasok.