Espainiako erkidegoekin konparatuta, EAEk dauka datu onena: %15,93ko langabezia tasarekin bukatu zuen urtea (Espainiak, %26,02koarekin). Nafarroak %17,15eko tasa izan zuen. 2011 baino 29.300 langabe gehiagorekin bukatu zen urtea EAEn, eta iazko bukaeran 162.800 langabe zeuden; Nafarroan, 52.600.
2012ko azken hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino 5.100 langabe gehiago zeuden EAEn. Langabezia txikiena Gipuzkoak zuen: %12,59; gero, Bizkaiak (%17,15); eta Araba, hirugarren (%18,3).
Langabezia handiagoa da emakumeen artean: %16,16 EAEn (78.300 langabe). Aldiz, gizonezkoek %15,72ko langabezia tasa zuten (84.500 langabe).
Espainian, 5.965.400 langabe zeuden urte bukaeran, EPAren arabera, eta %26,02ko langabezia tasa. 2012ko azken hiruhilekoan, aurrekoan baino 187.300 langabe zeuden.
Informazio gehiago: www.ine.es.