Debagoieneko mendateetan ez da katerik behar

Goiatz Arana Begiristain 2013ko urtarrilaren 23a

Elosu da salbuespen bakarra, uneotan: kateak edo neguko erruberak beharrezkoak dira bertatik igarotzeko, nahiz eta elurra kentzeko makina badabilen lanean. Bertan ez ezik, arretaz gidatzea gomendatzen da Arlabanen, Elgetan, Kurtzetan, Deskargan, Leintz Gatzagan eta Udanan ere; eta berdin AP-1 autobidean, Eskoriatza eta Foronda artean, bi noranzkoetan. Aipatutako hainbat puntutan, elurra ari du, gainera.

Leintz Gatzagako udaletxean galdetuta, kontatu digute herrigunea garbi dagoela eta ez dagoela arazorik bertara ailegatzeko; herritik gora, hori bai, zuritu duela apur bat.

Hoberako joera

400 metro ingurura arte, elurrak behera egitea aurreikusten da gaur, goizeko lehen orduetan; trumoi-ekaitzak izateko eta txingorra egiteko probabilitatea handia da, gainera. Egunak aurrera egin ahala, egoera baretuz joango da, ordea, iragarpenaren arabera: elur maila 500-600 metro inguruan kokatuko da eguerdian, eta 900-1.000 metroren bueltan gauean. Haizeak mendebaldetik ipar-mendebaldera egingo du. Tenperaturak bere horretan mantenduko dira.

Bihar, eguena, 800-1.000 metrotara egingo du elurra. Tenperaturan ez da aldaketarik izango.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak