400 metro ingurura arte, elurrak behera egitea aurreikusten da gaur, goizeko lehen orduetan; trumoi-ekaitzak izateko eta txingorra egiteko probabilitatea handia da, gainera. Egunak aurrera egin ahala, egoera baretuz joango da, ordea: elur maila 500-600 metro inguruan kokatuko da eguerdian, eta 900-1.000 metroren bueltan gauean. Haizeak mendebaldetik ipar-mendebaldera egingo du. Tenperaturak bere horretan mantenduko dira.
Bihar, eguena, 800-1.000 metrotara egingo du elurra. Tenperaturan ez da aldaketarik izango.