Asperdura hutsagatik, pribatutasunak arduratuta ala erabiltzen ez delako, arrazoiak arrazoi, zerbitzu baten kontua ala profila ezabatzea konplikatua da; baja egiteko argibideak ez dira batere erraz azaltzen, ez behintzat alta egitean emandako erraztasunekin, gutxienez.
Argibide guztien erreferentzia jaso eta informazio eguneratua dakarren webgunea da Account Killer. Webgunean ezabatu gura den zerbitzua bilatu beharra besterik ez dago eta argibideak ematen dira, urratsez urrats. Zenbait kasutan, Facebooken bezala, baja egiteko lotura bera eskaintzen da.
Argitu beharra dago ez dela gauza bera kontua ezabatuta izatea eta erabiltzailearen datuak erabat ezabatzea. Zerbitzu guztietan ezabatu daiteke kontua (erabiltzailearen profila bistatik eta bilaketetatik kanpo geratzen da) baina zenbait zerbitzuk erabiltzaileen datuak euren datu basean gordetzen jarraitzen dute.