Gaur goizean koaliziko hainbat kidek Donostian egindako agerraldian jakitera eman dutenez, Bilduren esku dauden udalek eten egingo dute Eudeli, Euskal Autonomia Erkidegoko Udalen Elkarteari, egiten dioten diru ekarpena.
Hala, azaldu dutenez, elkartearen jarrera aldatu eta elkartearen funtzionamenduari eta helburuei buruzko eztabaida zabaltzen ez den artean ez diote dirurik emango Eudeli. Adierazi dute Bilduren asmoa Eudeleko kide izatea dela eta sentsibilitate eta eredu desberdinen arteko gutxieneko akordioa nahi duela koalizioak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.