Etxe-kaleratuendako 5.900 etxebizitza martxoan izango dira gertu

Leire Kortabarria 2013ko urtarrilaren 21a

Hego Euskal Herrian eta Espainian, 5.891 etxebizitza egongo dira gertu martxoaren 31n etxetik kaleratu dituzten familiak bertan bizi daitezen. Gobernu-erakundeez eta udalen federazioaz gain, banketxeen patronalek eta 33 banketxe eta kreditu-erakundek sortu dute fondo hori.

Baldintza berezietan hartu ahal izango dituzte errentan etxebizitza horiek kaltetutako familiek. Hileko 150 eta 400 euro arteko alokairuak izango dira, eta familiak bere errentaren %30a baino gehiago ez du ordaindu behar izango. Kontratua bi urterako izango da, eta hirugarren urte baterako luzatu ahal izango da, tarte horretan onuradunaren egoerak ez badu hobera egin. Hobera egin badu, alokairurako baldintzak aldatu ahal izango dira.

Beharrean daudenek etxe-hustea eragin zuen finantza-erakundera jo behar dute martxoaren 31 baino lehen.

Aukera hori izateko, baldintza hauek bete behar dira:

  • 2008aren urtarrilaren 1a eta gero, hipoteka ez ordaintzeagatik etxetik kaleratutakoa izatea
  • Urtero 19.000 euro baino gehixeagoko errenta izatea
  • Beste etxebizitzaren jabe ez izatea
  • Familia ugaria izatea, edo bi seme-alaba edo gehiago dituen guraso bakarra
  • Langabea izatea eta prestazioa gehiago ez kobratzea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak