Pagoen kudeaketa aztergai

Ubane Madera 2013ko urtarrilaren 21a

Pagadien kudeaketa gaur egun. Izenburu horrekin hitzaldi-mahai-ingurua antolatu dute egubakoitzean, hilaren 25ean Eskoriatzako Ibarraundi museoan. Mendi-jabeei zuzentzeaz gainera, gaiarekiko interesa edo sentsibilitatea duen edozeini zuzenduta dago hitzordua. 19:00etan hasiko da, eta gaian adituek hartuko dute parte.  

Diputazioko teknikari Bixente Dorronsorok Gipuzkoako egoeraren eta etorkizunerako aurreikuspenen berri emateaz gainera, baso mota horiek birgaitzeko pautak eta beste azalduko ditu.

Basogintza Elkarteko gerente Fernando Otazuak merkatuaren gaur egungo baldintzen berri eta pagadien arrazoizko kudeaketaz jardungo du.

Eta azkenik, Javier Beitiak, basoan lanak egiten dituen enpresa batekko arduradunak pagadi bat zaintzeko formulak, basoan egin daitezkeen lanak eta horien kostuak azalduko ditu.

Pagadiei bisitak

Hiru adituon hitzaldiak entzuteaz gainera, Gatzaga, Bolibar, eta inguruko pagadiak bisitatzea proposatuko dute, hitzaldian esandakoak praktikan ikusteko.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak