Fran eta Andoni Miguel anaiek segituan bukatu zituzten partidak. Errenteriarrek "tablas" edo berdinketa eskaini zien eta etxekoek onartu. Hala, Aitor Alcaide eta Asier Etxagibel talde-kideak irabazi beharrean ziren: "Nik, neuk, jokaldi txar bat egin nuela uste dut, baina azkenean buelta eman eta puntuak etxekoondako", zioen Alcaidek bukaeran.
Sailkapeneko bigarren postuan daude orain bost punturekin; hain zuzen euren asmoa horixe da lehen postuetan bukatzea. "Igotzerik izango dugun? Zaila izango da, baina badugu esperantza txiki bat", zioten.
Gipuzkoako txapelketa
Gipuzkoako txapelketan dabiltzan taldeek ere izan zituzten partidak; hona: preferente mailan: Baiona 1-Arrasate-Arlutz B 3; lehen mailan: C. Iriondo 2,5- Arrasate-Arlutz C 2,5; hirugarren mailan: Alfil B 3- Arrasate-Arlutz D 1.