Goi mailako Hezkuntzaren Europar Esparrua abian jarrita, aurreko unibertsitate-sisteman ingeniari teknikoen eta goi mailako ingeniarien artean zegoen banaketa desagertu egin da, ikasketa horiek guztiak ingeniaritzako graduetan bilduz. Bategite horrek, baina, ez die eragiten aurretiaz ingeniaritza teknikoko titulua zutenei eta graduatuak beharrean, ingeniari tekniko izaten jarraitzen dute. Premia horretaz jabeturik, antolatu dituzte Ingeniari Teknikoei zuzendutako sei egokitzapen-ikastaro edo ikastaro-zubiak. Ikastaro horiei esker, bada, ingeniari teknikoak bitarteko karrera zahar bateko titulazioa izatetik europar graduatua eskuratzera pasatuko dira urtebeteko ikasketen ondoren.
Ingeneritza teknikoendako sei-egokitzapen ikastaro berri otsailean hasita
Irailean abiatu zuten 170 profesionalekin lehenengo edizioa; ikastaro horri esker, lanean ari diren ingenieri teknikoei euren espezialitatean graduatu izateko aukera eman zaie. Bigarren edizio berri horreetan, honako titulu baliokideak eskuratzeko aukera izango da: Ingeniaritza Mekanikoa; Industria Elektronika; Telekomunikazio Sistemen Ingeniaritza eta Industria Antolakuntza. Egokitzapen-ikastaroen eskaintza berriari esker, beraz, prestakuntza osatzeko bigarren titulazio bat eskuratu, profil profesionala zabaldu eta Boloniari egokitutako gradu bat izango dute.
Prestakuntza erdi-presentziala edo linea bidezkoa
Prestakuntza erdi-presentziala edo linea bidezkoa jasoko dute, teknologia berrietan oinarrituta Moodle plataformaren bidez. Hainbat irakasgai jarraitzeaz gain, gradu amaierako lan bat ere egingo dute.
Linea bidezko ikastaroak
- Ingenieritza mekanikoko eta Industria Ingeneritza Elektronikoko Egokitzapen ikastaroak. Ingeniaritza Mekanikoko eta Elektronika Ingenitzako ingeniari teknikoei zuzenduta daude, hurrenez hurren. 2013ko otsailetik 2014ko urtarrilera bitartean emango dira. Linea bidez eta gaztelaniaz emango dira, plataforma birtual baten bidez, baina ikasleak aholkatzeko presentziazko tarteak izango dira. Tutoretza ere birtuala izango da, Moodle plataformaren bidez. Izena emateko epea otsailaren 8an amaituko da.
- Industria Antolakuntzako Egokitzapen Ikastaroa. Ingeniari tekniko mekanikoei nahiz industria-ingeniariei zuzenduta dago eta erabat linea bidez, plataforma birtual bitartez, emango da, nahiz eta Ikasleei aholkuak emateko batzuetan bertaratu beharra izango duten ikastaroko arduradunek. Norberaren erara egin daitekeen ikastaroa da, hau da, ikasle bakoitzaren erritmoari egokituko zaiona: urte betean, bi urtetan edo hiru urtetan. Prestakuntza horren bidez, ikasleak Industria Antolakuntzako Ingeniaritza gradua eskuratuko dute
Erdi-presentziazko ikastaroak
- Informatika Ingeniaritzako, Telekomunikazio Sistemen Ingeniaritzako eta Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzako (erdi- presentziazkoa) Egokitzapen Ikastaroak. iru ikastaro horiek Kudeaketa Informatikoko, Telekomunikazioetako eta Industria Diseinuko ingeniari teknikoei zuzenduta daude, eta otsailetik abendura bitartean emango dira, formatu erdi-presentzialean, eskolak ostiral arratsaldetan eta gaztelaniaz. Ikastaroa amaitutakoan, ikasleek gradu-amaierako lan bat egin beharko dute. Izena emateko epea otsailaren 8an amaituko da.
Izena emateko epea zabalik
Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko bi aukera daude: MUren 943 794 700 telefonora deituta edo muplus@mondragon.edu helbidera mezua bidalita; edo COPITIGera jota, hau da, 943290 500 telefonora deituta edo secretaria@copitig.com posta-helbidera idatzita.