Behar baino %20 gehiago kostatzen dira etxebizitzak

Leire Kortabarria 2013ko urtarrilaren 14a

Hego Euskal Herriko eta Espainiako etxebizitzek dagokien baino %20 balio handiagoa dute merkatuan. Hala ere, dagoeneko ez dira munduko gain-balorazio handiena duten etxebizitzak, izan ere, orain hiru urte %55ko puzketa zuten prezioek. The Economist astekariak eman ditu datu horiek.

The Economist-ek hainbat herrialdeko etxebizitza-prezioak aztertu ditu eta azken urteotan, 2007tik hona nola aldatu diren begiratu du. Espainiako etxebizitzen prezioak txikitu dira gehien herrialde horien artean, azken urtean: zehazki, %9,3 txikitu dira.

Etxebizitza neurriz edo neurriz kanpo baloratuta dagoen ikusteko, The Economist-ek alokairu-prezioak eta soldatak hartzen ditu kontuan, epe handi baten. Horren arabera, Hong Kong, Frantzia, Australia eta Kanadak dituzte gaur egun neurriz kanpo gehien baloratuta dauden etxebizitzak.

Etxebizitzen merkatuak krisi gogorra bizi duen arren Espainian, prezioek beste inon baino gehiago egin dute gora, The Economist-ek dioenez. Hain zuzen ere, 1975a ezkero 30 aldiz handitu dira prezio horiek. 1997tik hona, baretu egin zen prezio-puzketa hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak