Erreziboa hilero jasotzen jarraitu nahi dutenek hala jakinarazi beharko dute. Modalitate horretan, bi irakurketatik bat benetakoa da eta bestea estimazioen arabera egiten da.
Neurri horiek abenduan onartu zituen Espainiako Gobernuak, dekretuz, eta gaurko Estatuko Aldizkari Ofizialean agertzen dira.
Erabiltzaileak eta enpresak elkarrekin adostu dezakete hilean bi aldiz fakturatzea edo hilean kuota finko bat izatea.
Helburua da benetako kontsumoa fakturatzea, eta, horretarako, erabiltzaileek eurek irakurri ahal izango dute etxeko kontadorea eta banatzaileari datua eman.