Erraldoia izan da berriz ere manifestazioa eta presoen alde ozen entzun da oihua Bilbon

Jon Berezibar 2013ko urtarrilaren 12a

Bilbo erdialdeko kale nagusiak asteetatik ozenago egiten joan den aldarriaren lekuko izan dira. Debagoieneko ehunka herritar ere euskal presoen eskubideen aldeko eskaera horren eramaile izan dira Bilbon; La Casillan hasi eta Autonomia kale luzetik udaletxeraino, puntatik puntara eskaera berarekin bat eginda.
Dozenaka mila batzuentzat,  milaka lagun beste batzuentzat. Kopuruak kopuru,  beste espetxe politika baten beharra errepikatu da amaierako ekitaldian. Irudirik ikusgarriena, kriseilua eskuan, presoen senideek osatutako jende zerrenda luzea izan da, manifestazioaren buru. Euriak lausotu izan duen bakarra irudia izan da, hala ere, manifestazioak aurrera egin du.
 
Herritar eta senideekin batera ibarreko ordezkaritza politiko zabalak ere hartu du parte eta lehen lerroetan Martin Garitano Aldun Nagusia eta Pello Urizar eta Rebeka Ubera legebiltzarkideak aurkitzen ziren, besteak beste, ordezkari politiko nagusiekin batera.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak