10:00etan hasita Bilboko Euskalduna jauregian egiten ari diren EAJren Aberri Batzarrak Andoni Ortuzar BBBko presidentea izendatu du Euzkadi Buru Batzarreko buruzagi datozen hiru urteetarako. 99 bototik 95 jaso ditu Ortuzarrek.
EAJko buru eta lehendakari pertsona berak izan ezin duenez, Andoni Ortuzarrek ordezkatuko du Iñigo Urkullu EBBko buruzagitzan. EAJren hurrengo eginkizuna izango da BBBrako beste presidente bat aukeratzea.