Gobernatzeari buruzko unibertsitate titulua MU eta LKSren eskutik

Txomin Madina Milikua 2013ko urtarrilaren 11

 Mondragon Unibertsitateak, LKSrekin elkarlanean, unibertsitate titulu berri bat sortu du: politikariei eta gobernariei erakunde eta entitate publikoak zuzentzen laguntzeko unibertsitate tiutlua, hain zuzen ere. Kudeaketarekin lotutako konpetentzia teknikoak eta lidergo konpetentziak landuko dituzte bertan.

Gobernua eta Zuzendaritza Exekutiboa Tokiko eta Lurraldeko Erakundeetan da Mondragon Unibertsitateak eta LKSk elkarlanean sortu duten unibertsitate titulu berriak. Otsaila erdi inguruan jarriko dute martxan, eta bereziki egun erakunde publikoetan dauden hautetsiei, euren aholkulari eta behin-behineko zuzendariei eta funtzionarioei dago zuzenduta, baina alderdi politikoetako kideendako ere baliagarria izan daiteke Jose Luis Abaunz Enpresagintza fakultateko graduondoko koordinatzaileak.

Eskolek zuzeneko prestakuntza eta online bidezko prestakuntza uztartuko dituzte, eta bi izati izango du formazioak. Alde batetik, kudeaketarekin lotutako konpetentzia teknikoak landuko dira; bestetik lidergoafekin lotutako konpetentziak.

Azken hau tailerren eta baita saio pertsonalizatuagoen bidez egingo dute. Rafael Jiménez izango da tituluko koordinatzaile akademikoa, esparru honetan eskarmentu handia duena: Pompeu Fabra unibertsitateko irakaslea, oso ondo ezagutzen du euskal administrazioa.

Oñatin, Bilbon eta Irunen

Sei hilabete inguruko iraupena izango du ikastaroak, eta Oñatiko Enpresagintza fakultatean izango dira eskoletako batzuk, baina asmoa da beste batzuk  Bilbon eta Irunen izatea. Ikastaroan interesa dutenak Oñatiko Enpresagintza fakultatearekin jar daitezke harremanetan, 943 71 80 09 telefonora deituta edo migarzabal@mondragon.edu helbidera idatzita.

 

 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak