Zegama-Aizkorri mendi maratoirako izen-ematea astelehenean irekiko da

Goiatz Arana Begiristain 2013ko urt. 10a, 17:59

Maiatzaren 26an egingo da Zegama Aizkorri mendi maratoiaren hamabigarren edizioa eta datorren astelehenean, hilaren 14an, irekiko da izena emateko epea; otsailaren 1era arte egongo da irekita. Goizean aurkeztu dute proba, Gipuzkoako Foru Aldundiko prentsa aretoan. 

Asier Sarriegi Kirol zuzendariak hitz egin du lehenik eta esan du ia sinestezina egiten dela Zegama bezalako herri txiki batean elite mailako nazioarteko proba hau egiten jarraitzea, eta garbi adierazten duela Gipuzkoa txikia izanagatik handia dela maila altuko kirol probak antolatzen.

Ondoren, Edurne Albizu Zegamako alkateak hartu du hitza, gogoratuz probak geroz eta oihartzun handiagoa duela eta antolaketan eta 300 herritarrek musu-truk egiten duten lanari esker, espainiar estatuko Mendi Federazioak aitorpen bat egin diela probaren antolaketa bikainagatik eta bertan bizitzen den giro bikainagatik.

Probaren inguruko xehetasunak azaltzeko berriz, bertan izan dira ISFko (International Skyrunning Federation) kide Goio Larrañaga eta Amezti mendi elkarteko zuzendari tekniko Ainhoa Txurruka.

Nola eman izena

Izena emateko modu bakarra www.kirolprobak.com webgunean dagoen formularioa betetzea izango da. Telefonoz edo posta elektronikoz egiten diren eskaerak ez dira onartuko.

Ondoren zozketa egingo da, otsailaren 22an, 19:00etan, Zegamako udaletxean. Zozketa publikoa izango da eta, beraz, edonork izango du zozketara joateko aukera.

Dortsala egokitu zaien partaideen zerrenda zozketaren hurrengo egunean, hau da, otsailaren 23an, argitaratuko da hemen. Informazio gehiago, webgune horretan bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak