Zergen gaineko gida-liburua euskaraz atera du Ogasunak

Leire Kortabarria 2013ko urtarrilaren 10a

2012ko Gipuzkoako zerga gida kaleratu berri du Gipuzkoako Foru Aldundiak, euskaraz. Helburua da zergadunei lana erraztea. Horretarako, hainbat eduki batzen ditu: araudia, zerga gaiak, salbuespenak, zortzapena, oinarri ezargarriak, tasak, kenkariak, erregimen bereziak eta aitorpen ereduak. Zerga garrantzitsuenak era laburtuan biltzen ditu.

Material hori euskaraz eskaini nahi izan du Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak: "Herri ogasunaren arloan espezializatutako argitalpenen merkatuan material ugari dago, baina horietako gehien-gehienak gaztelaniaz daude". Interesa dutenek www.gipuzkoa.net/ogasuna atarian kontsulta edo deskarga dezakete gida.

Zerga gida 2012ko urriaren 31n eguneratuta argitaratu da, bakarrik formatu digitalean (PDF). Era berean, idazketan Foru Ogasunean euskararen erabilera soziala sustatzen duen Saregin kolektiboak parte hartu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak