'Peter Pan' musikalaren Elgetako emanaldietarako sarrerak salgai

Eneko Azkarate Laspiur 2013ko urtarrilaren 10a

Gabonetan Bergaran arrakasta handiz estreinatu ostean, Elgetan ere eskainiko dute Peter Pan euskarazko musikala. Otsailaren 2an izango da eta dagoeneko salgai daude sarrerak.

Bi saio eskainiko dituzte Elgetan otsailaren 2an: 16:00etan eta 19:30ean. Sarreraren prezioa 15 euro da, 12 euro bazkideendako. Honako toki hauetan eskura daitezke: Bergarako Pikupe Produkzioak bulegoan, Bergarako Musika Eskolan, Elgetako Espaloia kafe antzokian, eta, Internet bidez. Lehen ikuskizunerako sarrera hemen, eta bigarren ikuskizunerako hemen.

Pikupe Produkzioen eta Bergarako Musika Eskolaren nahia da, Elgetaren ostean, musikala hiriburuetan eroatea, baina oraingoz ez dute ezer zehaztu. Peter Pan musikalaren euskarazko moldaketak laudorioak jaso ditu ikus-entzuleen eta kritikaren aldetik. Bergarako estreinaldian hiru emanaldi eskaini zituzten Bergarako Udal Pilotalekuan eta 2.400 lagunek ikusi zuten. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak