Ibarreko saltokietan gaur hasiko dituzte urtarrileko beherapenak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2013ko urtarrilaren 7a

Gaur hasiko dituzte Debagoieneko komertzio gehienetan urtarrileko beherapenak. Azken egunotan hainbat dendatan eskaintzak izan dituzte salmentak sustatzeko helburuarekin; baina beherapenak gaur hasiko dituzte.

Arrasateko Loramendi kirol-dendako Itziar Uriartek azaldu digu eurek, beti bezala, urtarrilaren 7an hasiko dituztela beherapenak. "Kirol arropetako marjinak asko estutzen ditugu; ondorioz, ezin ditugu beherapenak aurreratu", dio. Gaineratu du aurten oraindik ez duela elurrik egin, eta, besteak beste, horregatik, salmentak ez direla onak izan. Bergarako Mirari arropa-dendako Mari Carmen Nogueirasek saltokiaren 25. urteurrenaren harira eskaintzak jarri zituen abenduaren 19an, eta gaurtik aurrera "beherapen gehiago" izango dituela dio. Hala ere, Gabonetako kanpaina "ahula" izan dela esan du.

Legedian aldaketak izan dira 

Espainiako Gobernuak Beherapenen Legea aldatu zuen joan den uztailean. Hala, gaur egun komertzio bakoitzak erabaki dezake noiz ezarri beherapenak. Hau da, ez dute zertan data edo iraupen jakinik izan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak