Umeak eta gurasoak kalera irten ziren Errege Magoei ongietorria egiteko

Leire Kortabarria 2013ko urtarrilaren 6a

Gaur Errege Magoek utzitako opariak jaso dituzte Debagoieneko umeek. Meltxor, Gaspar eta Baltasar atzo iluntzean ailegatu ziren Debagoienera, eta umeak eta gurasoak kalera irten ziren ongietorria emateko.

Antortxeroek, pajeek, danbor-joleek… lagunduta, zaldiz egin zuten Errege Magoek herrian zehar ibilbidea. Beleneko jaiotza ere gurtu zuten; Oñatin, jaiotza biziduna egin zuten. Goxoki piloa banatu zituzten umeen artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak