Arrasate
19:00: Iturbide egoitzatik abiatuko dira Errege Magoak. Hango zaharrekin egon ostean San Andres auzora joango dira. Udala plazatik Otalora lizentziaduna kalera egingo dute Maalako biribilguneraino. Maalako Errabaletik igoko dira herriko plazara. Han, jaiotza biziduna bisitatuko dute. Ondoren, 21:00ak aldera, ospitalera joango dira gaixoei bisita egitera.
Bergara
17:00: Bizar Zurik umeen gutunak jasoko ditu udaletxeko arkupeetan. San Joxepe elkartekoek txokolatea banatuko dute. Ondoren, 19:00etan, kabalgata egingo dute. Ibilbidea izango da: udal biltegia, Masterreka, Bideberri, Ibargarai, Herrilagunak, Domingo Irala, Irizar, Barrenkale, plaza, Bidekurutzeta, San Pedro, Artekale, Arrizuriaga, udal biltegia.
Oñati
17:30: Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek parrokia ondotik hasiko dute bisita. Kalerik kale ibiliko dira. Azken geldialdia udaletxeko osokoen aretoan egingo dute. Han jasoko dituzte umeen gutunak.
Aretxabaleta
18:30: Errege Magoak kiroldegitik irten eta kalerik kale ibiliko dira. Azken geldialdia Herriko Plazan egingo duten, hango jaiotzan. Leizarra musika eskolakoek girotuko dute ekitaldia.
Eskoriatza
18:30: Errege Magoek honako ibilbidea egingo dute: Frontoia, kiroldegia, Gaztañadui, Olazar, Dorleta, Arana eta plaza. Bukaeran, umeen gutunak jasoko dituzte. Antortxeroak 17:30ean elkartuko dira kiroldegian.