Gobernariei erakundeak zuzentzen laguntzeko titulua sortu du MUk

Jon Berezibar 2013ko urtarrilaren 3a

Mondragon Unibertsitateak eta LKSk politikariei eta gobernariei erakunde eta entitate publikoak zuzentzen laguntzeko unibertsitate-titulua sortu dute. Gobernua eta Zuzendaritza Exekutiboa Tokiko eta Lurraldeko Erakundeetan titulua erakunde, administrazio eta alderdi politikoetako langileei, arlo publikoko zuzendari, arduradun eta funtzionarioentzat eta kargudun politikariei dago zuzendua; urtarriletik ekainera.

Tituluaren aurkezpenean azaldu dute kargudunen eta zuzendari publikoen zuzendaritzarako eta kudeaketarako gaitasunak sendotzea bilatzen dela. Rafael Jimenez izango da tituluaren koordinatzailea. Zuzenbidean Doktorea da EHUn Jimenez, Zuzenbide Konstituzionaleko irakasle Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean eta Sector Public SL aholkularitza estudioko bazkide eta zuzendaria da. Irakasle taldeari dagokionez, Mondragon Unibertsitateko eta LKS-ko profesionalek osatuko dute.

Interesa dutenek jo dezakete Mondragon Unibertsitatera, Oñatin duten Enpresagintza Fakultatearekin jarri behar dute harremanetan ala 943 71 80 09 edota migarzabal@mondragon.edu -en.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak