Langabeziak behera egin du abenduan, jaitsiera oso txikia izan bada ere

Eneko Azkarate Laspiur 2013ko urtarrilaren 3a

Abendua hilabete ona izan ohi da lana topatzeko. Eguberrietako kontsumoak lagunduta, behin behineko kontratuak egin ohi dira zerbitzuen alorrean, gehienbat. Eta, hori, igarri da langabezia tasan. Izan ere, joera orokorrari eutsiz, Debagoienean ere behera egin du-eta langabeziak azaroarekiko. Hala, azken hilabeteotako gorako joera aldatu egin da. Joan zen hilean baino70 langabe gutxiago zeuden abenduan Debagoienean. Orotara, 3.631 langabe zeuden (%12,18).

Halere, urte osoa kontuan hartuta, datua ez da horren ona, ze 2012ak, 400 langabe gehiago utzi baititu Debagoienean.

Eskoriatzan eta Leintz Gatzagan gora

Debagoieneko herri guztietan egin du behera langabezia tasak abenduan, bi herritan izan ezik, Eskoriatzan eta Leintz Gatzagan, hain justu ere, horietan apurtxo bat gora egin du. Eskoriatzan, 9 langabe gehiago zeuden abenduan azaroan baino, eta, Leintz Gatzagan, 3 gehiago.

Albiste pozgarria, hortaz, gurean langabeziak behera egin izanak, baina ez horrenbeste, jaitsiera hau kointurala bezala ulertu behar delako, batetik, eta, jaitsiera oso txikia izan delako, bestetik.

Ia 400 langabe gehiago

Urte hasieran, iazko urtarrilean, 3.287 langabe zeuden Debagoienean eta urte amaieran, abenduan, 3.631. Ia 400 langabe gehiago, hortaz, utzi digu 2012ak, tasak puntu batean gora eginez.

Arrasaten eta Bergaran handiena

Arrasaten eta Bergaran da handiena langabezia tasa: %14,43 eta %12,75 hurrenez hurren. Ondoren datoz Eskoriatza (%11,98), Elgeta (%11,25) eta Aretxabaleta (%10,06). Langabezia tasa txikiena duten herriak Leintz Gatzaga (%08,98) eta Oñati (%09,07) dira Debagoienean.

Hemen datuak, herririk herri, abuztutik abendura abitartean:

 

Abuztua 

2012

Iraila 

2012

Urria 

2012

Azaroa 

2012

Abendua 

2012

Antzuola

94

(%08,62)

98

(%08,98)

108

(%09,90)

113

(%10,36)

109

(%09,99)

Aretxabaleta

300

(%08,87)

324

(%09,58)

335

(%09,91)

345

(%10,20)

340

(%10,06)

Arrasate

1.357

(%13,10)

1.470

(%14,19)

1.500

(%14,48)

1.517

(%14,64)

1.495

(%14,43)

Bergara

834

(%11,89)

889

(%12,68)

902

(%12,86)

919

(%13,10)

894

(%12,75)

Elgeta

69

(%12,73)

68

(%12,55)

62

(%11,44)

62

(%11,44)

61

(%11,25)

Eskoriatza

210

(%10,31)

215

(%10,55)

235

(%11,54)

235

(%11,54)

244

(%11,98)

Leintz Gatzaga

7

(%05,19)

6

(%04,44)

8

(%05,93)

9

(%06,67)

12

(%08,89)

Oñati

461

(%08,78)

457

(%08,71)

494

(%09,41)

501

%09,55)

476

(%09,07)

Debagoiena

3.332

(%11,18)

3.527

(%11,83)

3.644

(%12,22)

3.701

(%12,42)

3.631

(%12,18)

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak