Baserri guneetan plastikoa batzeko 2013ko egutegia

Ubane Madera 2013ko urtarrilaren 3a

Baserri ingurunean erabiltzen den plastikoa batzeko aurtengo egutegiaren berri eman du Debagoieneko Landa Garapen Elkarteak. Horren arabera, lehen hitzordua urtarrilaren 22an da. Bergaran, Oñatin, Aretxabaletan, Antzuolan eta Eskoriatzan batzen dute plastikoa; eta aurrez deituz gero, baita Arrasaten, Gatzagan, Elgetan eta Bergarako Elosu eta Santutxu auzoetan ere.

Honako plastiko mota hau batzen dute:

  • Siloa estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza.
  • Belar boletan erabiltzen den plastiko beltza.
  • Negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza.
  • Negutegiko plastiko zuria.

Plastikozko sokak, berriz, ez dituzte batuko. 

Egutegia

Honako datak zehaztu dituzte 2013ari begira:

  • Urtarrilak 22
  • Otsailak 26
  • Martxoak 26
  • Maiatzak 28
  • Uztailak 23
  • Irailak 24
  • Azaroak 26 
  • Abenduak 17

Bilketa lekuak

Plastikoa arratsaldez laga behar da, finkatutako lekuetan:

  • Eskoriatzan: Zarimutzeko bidegurutzean
  • Aretxabaletan: Lausitan (Izurieta bidegurutzetik 100 metrotara); Bainuetxen (Mendiolako bide parean) eta Oroko bidegurutzean.
  • Antzuolan: Ekarpen gune ondoan.
  • Oñatin: Zanartun (Zuazola inguruan); Murgialdain (Asentzio ermitan); Olabarrietan (autobus geltokian) eta Eteo atzeko aldean.
  • Bergaran: Ugarrixan (granja parean); Muinondon (trenbide ondoan) eta San Juan auzoko eliza aurreko plazan.

Aldez aurretik deituta:

  • Arrasaten: Udala, Bedoña eta Garagartza auzoetan
  • Gatzagan: Dorletako bidegurutzean
  • Bergaran: Elosun eta Santutxun
  • Elgetan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak